Haize berria zara,
atzokoaren ezberdin
bare duzu arnasa,
zure gogoaren nasa,
eta izaki ororen
ondasunik preziatuena
duzu eskura:
beste egun bat
bizitzeko aukera.
Pako Aristi, Arrotz eta eder
2014, Susa Argitaletxea.
Joan zen igandean, Anthony Hopkins-ek, gizonezko aktoretza sailkapenean, urrezko estatuatxoa lortu zuen “The Father” filman egindako lanagatik. Hopkins-i buruz solastatzen badugu, Hanibal Lekter da burura datorkigun lehen gauza, edo paper bitxi batzuen oroitzapenak, non sufritu edo gozatu dugun bere interpretazio krudel, errealista eta hunkigarriarekin. “The remains of the day” filmarekin, adibidez, nominazio bat berreskuratu zuen eta “Odin erregea”-ren zintan Norvegiako elezaharraren errege bezalaxe agertzen zen, hain zuzen ere, “Thor” luzemetraian, besteak beste.
Oscar sarien bere mendeko historia luze ta zabalean, Zineman inork ez du estatuatxo preziatua lortu 83 urtekin. Izan ere, 70 urtetik gorako lortu duten aktoreek, zoritxarrez, ez dute bere azken lanagatik lortu baizik eta lanbide horretan emandako bizitza osoaren kontsolazio-sari gisa.
Adineko aktoreak filma gehienetan desagerturik mantentzen dira, zinemaren industriak ez duelako paperik beraientzat, eta horregatik ere, ezinezkoa da bere azken lanak Oskar sari batekin saritzea, eta, aldi berean, Ohorezko-sari batek ahaztutako aktoreak gogoratzeko aukera ematen dio gizarteari.
Hori ez da Hopkinsen kasua, beti jaso baitu publiko handiaren aitorpena eta ez da ahaztu. Hala ere, aktore nagusi askoren kasuan, ohikoa da modaz pasatako eleberri bihurtzea eta oharkabean igarotzea erretiro murgildu batera, gutxienez bere ibilbideko ohorezko Oskarra jaso gabe.
Hala ere, ohorezko sari batek, ospetsua izan eta irudi arren, ez dauka benetako Oskar sari baten argia eta distira, lan batengatik lortutakoa, izugarrizko pertsonaia bati bizia ematearen truke.
Nola esan? Noizbehinka, gure bizitzan gertatzen da hori, edo ez, baina denok dakigu oso gutxik lortzen dutela Oskar bat irabaztea, baina, azken unean? Lurperatu baino lehen?, «Ohorezko» hitza entzuten dugunean, elizan edo agur esateko ekintza laiko batean gaudela iruditzen zaigu.
Norbait ezin izan famako une bat susma dadila bere azken finean salbu bai dela okerra. Bai zera! Oskar saririk ez daude ba gure bizitza arloan? Noski baietz!, Eguneroko larretan aurki dezakegu, amodio-zuhaitzen fruituak dira horiek, lorpen txiki ala haundiak, ez dakigu non egon litekeen gure “izar mundiala”.
Orduan, gure bizitzaren laburmetraietan bila ditzagun urrezko gune horiek, nahiz eta heldu edota adindu izan. Agian denok baitugu Oskar oskarbiren bat edo baten antzeko izkinatik bueltan, Aristik dioenez: beste egun bat /bizitzeko aukera gure Oskar saria izan daiteke, gidoitik irteten edo bertan sartzen bagara, bakoitzaren gustora.