Programa horiek ikuspegi holistikoa dute, eta hainbat aukera barne hartzen eta bateratzen dute. Abagune horien bidez, herritarrek aurrera egiteko parada dute Zahartze Aktibo eta Osasungarriarenbidean, zeina norberaren itxaropenei eta nahiei lotuta dagoen. Ukaezina da pertsonek eta komunitateek haien bizitza eta ingurumena eraldatzeko ahalmena dutela.
Pertsonen eta taldeen partaidetza- eta ahalduntze-prozesuak dinamizatzen ditugu, eta proaktiboak gara inguruneetan eta komunitateetan lagunkoitasunagaratzeari dagokionez.
Gizarte- eta kultura-proposamen eskaintza zabaladugu, besteak beste, ikaskuntza berriak, harreman berriak, gaitasun fisikoen eta kognitiboenestimulazioa, autozainketa eta ongizate emozionala. Eta aukera horiek osatu egiten dira autoirudiaren(ile-apaindegiak eta estetika), elikadura eta nutrizioaren(kafetegiak eta jantoki-zerbitzuak) edo oinen(podologia-zerbitzuak) zaintzarakolaguntza-zerbitzuen kudeaketarekin.