Aukerak eskaintzen ditugu mantentze fisikorako, errehabilitaziorako eta erortzea prebenitzeko.
Autonomoagoak diren pertsonentzat askotariko aukerak ditugu, hala nola, aerobic, dantza, martxa nordikoa, mendi-ibiliak, bizkarraren zaintza, jarrera-heziketa, gimnasia edo psikomotrizitatea, pilates, eta osasun-parkeetan entrenatzea.
Fisikoki ahul dauden eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonen kasuan, teknikak beren gaitasunei egokitzen ditugu eta soziomotrizitate-programak eta erortzea prebenitzeko programak diseinatzen ditugu. Programa horien bidez, indarra, oreka, erresistentzia eta gizartekoitasuna hobetzeko ariketak proposatzen dira, eta, horrez gain, nutrizioa hobetzeko, pisua kontrolatzeko edo ohitura osasungarriak hartzeko orientabideak ematen dira.