Sirimiri

PERTSONEN ONDOAN DAUDEN PERTSONAK

Ikusi Blog

sirimiri gara

1996az geroztik pertsonak haien zahartze-prozesuan laguntzen dihardugu; haien bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak garatzen ditugu eta gizarte-zerbitzuen eta adinekoen eta haien zaintzaileen arreta ulertzeko moduan aldaketa sustatzen dugu.

Azken hatsera arte duintasunez BIZITZEKO nahi pertsonalak eta egunero egun bat zaharragoak garela egia errukigabea dela jakiteak hazten laguntzen digute, baita ezagun duguna hobetzera animatu ere.

Siri-amesten dugu

Egiten dugun horretan bikaintasuna lortzeko eta gizarte-zerbitzuen aurrerapenean eta humanizazioan laguntzeko, baita adinekoen eta haien senideen ahalduntzean eta ongizatean ere.

siri fundamentuz

Gerontologian espezializatuta gaude, eta arreta profesionalaeskaintzen dugu beti; arreta horrek gaitasunik onenak biltzen ditu, baita pertsonei beren bizitzari buruz erabakitzea eta beren kabuz distira egitea ahalbidetzen dien jarrera ere.

Modu kooperatiboan eta kolaboratiboanlan egiten dugu; eta konprometitzen gara, irmoki uste dugulako gure jarduerak onuragarriak direla.

eta siri-ahalegintzen gara

Gauza txikiak hobetzeko, zahartze-prozesuan dauden pertsonei autonomia eta gizartean zeregina izan dezaten laguntza eta aukerak eskaini ahal izateko.

siringularrak eta siripluralak gara

Egoera bakoitzerako erantzunik onenabilatzen dugu, eta ez diegu errezeta tipifikatuei jarraitzen.

Adituak gara zahartzaroak dakartzan erronka korapilatsuei aurre egiteko abordatze xumeak egiten; horretarako, sen ona, umorea eta orientabide etikoa erabiltzen ditugu egiten dugun guztian.

gure estiloa

Sirimirin, gure egiteko modua kudeaketan eta arretantxertatzen dugu; posizionamendu etikoa abiapuntu izanik, pertsonakardatz hartzen ditugu beti.

Jarraitzen ditugun ereduei esker, zerbitzuetan adinekoen arretarenkalitateaneta erakundearen kudeaketanaurrera egin dezakegu.

Kudeaketan

2004an, modu eraginkorragoan lan egiteko nahiak kalitate-ereduetansartzera eraman gintuen. Euskaliten eskutik EFQM Eredua zabaltzen urteak eman ondoren, gaur egun, egiaztatze-prozesuan gaude Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren barruan.

Arretan

Zahartze Aktiboaren Paradigmaabiapuntu izanik, eta Pertsona Ardatz duen Arreta Gerontologikoaren Eredua erreferentziatzat hartuta, gure proposamenak egokitzen ditugu adinekoen beharrei, nahiei eta dibertsitate-lehentasunei erantzuteko, baliabide komunitarioetan zein espezializatuetan.

Jokabide etikoa eta EGE

Gure xedeak jasotzen du Sirimirik ekintza guztiei etikaabiapuntu hartuta, eta modu konprometitu eta gardenean, ekin behar diela.

Gizarte Erantzukizunatxertatzen dugu gure estrategian; horrela, Sirimirik konpromisoa hartzen du aztarna positiboauzteko “mundutik igarotzean”. Izan ere, horixe da tokiko komunitatean eta mundu-mailan antzeman beharko litzatekeena, egiten dugun jarduera profesionalaz harago.

ZER EGITEN DUGU?

Proiektuak nahierandiseinatu, inplementatu eta ebaluatzen ditugu, egoera bakoitza kontuan hartuta.

Hainbat teknikatan espezializaturiko profesionalakditugu, eta diziplinarteko taldeetanlan egiten dugu.

Belaunaldien arteko ikuspegia, kulturarteko ikuspegia eta genero-ikuspegia dugu; eta win-win estrategia abiapuntu, elkarlanean aritzeko prest gaude.

Adinekoei, profesionalei eta senideei zuzendutako proiektuak nahieran diseinatu, inplementatu eta ebaluatzen ditugu.

Ingurune komunitarioetan eta espezializatuetan lan egiten dugu, hala nola, adinekoentzako zentro soziokulturaletan, eguneko arreta zentroetan, egoitzetan eta etxeetan.

Gure formatuak doitu egiten ditugu; hala, proiektu integralak, programa espezifikoak, mintegiak, lantegiak edo saio pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.

Erantzun pertsonalizatuak eta berritzaileak eman ahal izateko adineko pertsonen arretan eta abangoardiako teknologietan adituak diren profesionalak ditugu.

GUREGANAKO KONFIANTZA

Bezeroak

Bezero bikoitza dugu: alde batetik, adineko pertsonak, Sirimiriren zentzua eta izateko arrazoia; eta, bestetik, kontratatzen gaituzten erakundeak. Haien ongizatearekiko eta asebetetzearekiko konpromisoa dugu.

Erakunde publikoek eta pribatuek beren egungo eta etorkizuneko zerbitzuen garapen optimoa gure esku uzten dituzte.

Valoraciones

Estas son las puntuaciones que nuestros clientes, personas usuarias y familias nos han dado en las últimas encuestas:

8.6

Bezeroak

9.3

Personas Usuarias

9.10

Familiak

GURE TALDEAK

PERTSONEN ONDOAN DAUDEN PERTSONAK”.

Pertsonak izugarri garrantzitsuak dira Sirimirin.

Sirimiri esku-hartze komunitarioarekin eta gerontologikoarekinzuzenean edo zeharka lotutako hainbat diziplinatan espezializaturiko profesionalek osatzen dute.

Lan kolaboratiboa egiten dugu, taldetan banatuta; taldeotan, ikaskuntzarako beharrezkoak diren trukeak eta sinergiak gertatzen dira, motibazioa hain zuzen.

Gure xedea da lana bizibidetzat ez ezik, bizitzarako bide egokitzatere jotzea; horrexegatik, gure lantokiak pertsona eta profesional gisa garatzeko aukera ematen duten toki atseginak izatea nahi dugu.

Algunos datos

172

Sirimiriko pertsona-kopurua 2018an

109

langile

51

monitore

Emakumeak 80%

Gizonak 20%

Sirimiri eta iba

GAUDE

Bisita gaitzazu. Gasteizen gaude, alde zaharrean, hirigunean bertan.

Sirimiri Servicios Socioculturales S.L.
C/ Zapatería, 77 bajo 01001 Vitoria-Gasteiz

Horrez gain, Sirimirirekin harremanetan jar zaitezke ondokoen bitartez:

TELEFONOA:  945276800

POSTA ELEKTRONIKOA:  info@sirimiri.net

FACEBOOK: Sirimiri